Torturari buruzko hitzaldia Eibarren

Data: 2012-02-13
Ordua: 19:00
Lekua: Eibar, Portalea Kultur Etxea

"Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian" izenburupean, torturaren gaiari helduko dio Euskal Memoriak Eibarren. Julen Arzuaga Fundazioaren aurten gai honen inguruan monografikoki argitaratuko duen liburuaren idazleak eta Arantxa Erasun Euskal Memoriako kideak torturak Euskal Herrian utzitako egiazko dimentsioa izango dute hizpide.

Euskal Herriko gainontzeko herrietan bezala, azken bost hamarkadetako torturaren errolda osatzen ari dira memoriaren bolondresak Eibarren. Euskal Memoriak aurten argitara emango duen lanaren atal nagusia izango da hori, hain zuzen ere, ezkutuan dagoen errealitate hori zenbakia eta izen-abizenak jartzea: 1960tik hona torturatuak izan diren euskal herritarren zerrenda.
Horrez gain, torturaren erabilpenak pertsona hauen bizitzan zein ondorio izan duen jasotzen ari gara, elkarrizketa sakonak bilduko ditu, arrastoa zein luzea eta sakona den erakusteko asmoz. Herri honetan gatazkak utzitako ondorioak jaso nahi badira, ezinbesteko lana.
Gai honen inguruko ekarpena egin, eskualdean memoria berreskuratzeko esparruan elkarlanean aritzeko aukera paregabea eskainiko du Eibarko aurkezpenak.