2012-02-13
Gernika 1937-2012: bakea, askatasuna... autodeterminazioa
75 urte beteko dira aurten Gernika, besteak beste, hegazkineria nazi-faxistek bonbatu zutenetik. Gernika Batzordeak urteurrena Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko hiriburu eta bozgorailu bilakatzeko deialdia egin du.
![]()
2012-02-14
Torturaren ondorio guztiak bildu, ezagutarazteko
Torturaren ondorioak biltzen ari da Euskal Memoria aurten, besteak beste urte amaierarako eduki horiek liburu batean ezagutarazteko: "Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian". Lan honen berri eman dute Julen Arzuaga (liburuaren egile) eta Arantxa Erasunek Eibarren Torturaren Kontrako Egunean egindako hitzaldian.
![]()
1512-2012 Nafarroa Bizirik-en hitzaldia
Data: 2012-02-22"Nafarroa 1512-2012, deuseztatu ezin izan duten oroimena" hitzaldia eskainiko dute Iruñeko Zabaldin Huan Velez (kultura eta zibilizazio arabo-islamikoen ikertzailea) eta Patxi Abasolok (Nafarroa Bizirik Plataformako kidea), urteurrenaren testuinguruan.
![]()
"Frankismoa Euskal Herrian" aurkezpena
Data: 2012-03-09Iñaki Egaña Euskal Memoriaren "Frankismoa Euskal Herrian" liburuaren egileak hitzaldia eskainiko du Laudion, Joxean Agirre Euskal Memoriako kidearekin batera. Frankismoak Euskal Herrian eta eskualdean utzitako arrastoa argitara ekarriko dute, besteak beste.
![]()
"Frankismoa Euskal Herrian" aurkezpena
Data: 2012-03-14Euskal Memoriako lehendakari Iñaki Egañak Frankismoa izango du hizpide Bilbon egingo den hitzaldian, eta hari horri helduta memoria berreskuratzeko hirian abian jarri den dinamika ezagutu eta bertan parte hartzeko parada izango da, ezkutuan dagoena oraindik asko baita.
![]()
Torturari buruzko hitzaldia Eibarren
Data: 2012-02-13"Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian" izenburupean, torturaren gaiari helduko dio Euskal Memoriak Eibarren. Julen Arzuaga Fundazioaren aurten gai honen inguruan monografikoki argitaratuko duen liburuaren idazleak eta Arantxa Erasun Euskal Memoriako kideak torturak Euskal Herrian utzitako egiazko dimentsioa izango dute hizpide.
![]()
2010-12-02
"Gernikako seme-alabak"
Euskal Memoriak 2010ean argitaratua, egitasmoa abian jarri denetik lehen lan monografikoa. Azken 50 urteetan errepresioak eragindako ondorioen bilduma osatuena.
![]()
Euskal Memoria aldizkaria 2. alea
Geure memoriaren berreraikuntzarako jasotako testigantza, datu eta kontakizunek osatu dute Euskal Memoriaren bigarren aldizkaria.
![]()
Euskal Memoria aldizkaria 3. alea
Euskal Memoriaren aldizkariaren 2011 urteko lehen alea, babesleek udan jasotakoa. Memoriaren arrastoari hari anitzetik heldu dio Euskal Memoriaren 3. aleak.
![]()