2012-05-15
Gatazkaren ondorio eta biktimak hizpide
Hala Bedi Irratiak antolatuta, gatazkaren biktimen ahotsak jaso zituen Gasteizen burututako "Hala komunikazioa Bedi Konponbidea" mahainguruak. Carmen Galdeano (GALek hildako Xabier Galdeanoren alaba) eta Rosa Rodero (ETAk hildako Joseba Goikoetxearen emaztea) biktima guztien onarpena izan zuten ahotan. Euskal Memoriako Joxean Agirrek errelato guztiak aintzat hartzeko beharra azpimarratu zuen.
![]()
2012-05-09
Frankismoa hizpide Iñaki Egañak Donostiako hitzaldian
"Frankismoa Euskal Herrian" izenburupean, hitzaldia eskaini zuen Iñaki Egaña Euskal Memoriaren liburuaren idazle eta Fundazioko lehendakariak Donostian, Nuria Alzugarairekin batera. Diktadurako gertakari eta ondorioak ezagutu eta ezagutarazteko asmoz, irudiak izan zituzten lagun.
![]()
2012-05-03
Euskal Memoria Gipuzkoako oroimen historikoari buruzko jardunaldietan
Oroimen historikoaren esparruari loturiko egitasmoak laguntzeko egin duen deialdiarekin lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren zuzendaritzak jardunaldiak antolatu ditu herrietako instituzio eta eragileei begira. Euskal Memoriak jardunaldiotan parte hartu du, eta egia ezagutu eta ezagutarazteko elkarlanerako deia eta eskaintza egin du.
![]()
2012-03-01
Martxoak 3 Gasteizen, 36 urte geroago egia eta justizia aldarri
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, eraso latza jaso zuten langileek. Greban zirela, eliza batean bildu ziren, espainiar polizia armatuak eliza gaseztatu zuen jendea irtenarazteko asmoz eta orduan, tiroka hasi ziren. Ondorioz, bost langile hil zituzten eta ehundik gora zauritu egon ziren. Kaltetutakoek eta euren senideen osaturiko elkartea oraindik egia, justizia eta onarpena aldarrikatu beharrean dago.
![]()
2012-02-14
Torturaren ondorio guztiak bildu, ezagutarazteko
Torturaren ondorioak biltzen ari da Euskal Memoria aurten, besteak beste urte amaierarako eduki horiek liburu batean ezagutarazteko: "Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian". Lan honen berri eman dute Julen Arzuaga (liburuaren egile) eta Arantxa Erasunek Eibarren Torturaren Kontrako Egunean egindako hitzaldian.
![]()
2012-02-13
Gernika 1937-2012: bakea, askatasuna... autodeterminazioa
75 urte betetzen dira aurten Gernika, besteak beste, hegazkineria nazi-faxistek bonbatu zutenetik. Gernika Batzordeak urteurrena Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko hiriburu eta bozgorailu bilakatzeko deialdia egin du. Hasiak dira jada ekitaldiak, egitarau zabala osatuko dutenak.
![]()
2012-02-01
Iragana faltsutzeko beste saiakera haur lapurtuen kontura, Bengoa sailburuaren eskutik
“Sektore judizialaren esku beharko lukeen informazio asko ETAk erregistroen egoitzetan jarritako lehergailuak desagertarazi zituen”, adierazi du Rafael Bengoa EAEko Osasun Sailburuak. Gezurrezkoak diren gertakariak asmatuz berriz ere geure herrian gertaturikoa ezkutatu, faltsutu eta erantzukizunak alboratu nahi dituzte. Adierazpenon atzean ezkutatzen den gezurra agerian utzi dute Iñaki Egaña historialari eta Euskal Memoriako lehendakariak aipaturiko datuek.
![]()
2012-01-24
"Frankismoa Euskal Herrian" aurkezteko hitzaldia Barakaldon
Barakaldoko Euskal Memoriako lantaldeak antolatuta, Iñaki Egaña hitzaldia eskaini zuen San Bizenteko Kultur Etxean, lepo bete zen aretoan, "Frankismoa Euskal Herrian" liburua aurkeztuz. Frankismoank hirian utzi zuen arrastoaz gain, Euskal Memoriaren helburuak eta zereginak izan zituzten hizpide.
![]()
2011-12-19
RECIBIMOS EL TESTIGO, CON HONOR Y COMPROMISO
La asociación de Familiares de Asesinados Navarros (AFAN) y la Fundación Altafaylla celebraron su 25 aniversario con una emotiva jornada de actos en Tafalla, en la que cedieron el testigo de la crónica de la represión a Euskal Memoria.
![]()
2011-12-18
Lekukoa hartzen dugu, ohorez eta konpromisoz
Jaialdi hunkigarria izan zen atzo Tafallan. 1936an Nafarroan frankistek eragindakoa argitara ekartzeko lanean aritu dira azken 25 urteetan Altaffaylla fundazioa eta AFAN (Nafarroako Eraildakoen Senideen Elkartea), altxamenduaren egiazko aurpegia erakustearren. Lekukoa Euskal Memoriaren eskuetan utzi dute, “hurrengo katebegiarekin lotzeko garaia” dela-eta.
![]()
2011-11-29
"Frankismoa Euskal Herrian", Euskal Memoriaren lan berria
Franco diktadoreak udan pasatzen zituen jauregian bertan, Donostiako Aiete Jauregian, bildu dira gaur Euskal Memoriako babesle, fundatzaile eta memoriaren inguruan aritzen diren eragileak, Frankismoari buruz egindako lan sakonari ongietorria ematera, ordezkari instituzionalez gain. Isilpean eta itzalean sufritu duten horiei guztiei eskaini die lana Iñaki Egaña historialari eta idazleak.
![]()
2011-11-23
Geure kontakizuna osatzeko, zeure ekarpena ezinbestekoa
GOGORA EKARRI. Geure herriaren historia Estatuek idatzi dute gaurdaino, manipulazioz eta gezurrez josi dute geure iraganaren kontakizuna. Horregatik, itzalpean diren geure memoria atal horiek guztiak argitara ekartzeko garaia da. Ahanzturara kondenatu nahi dituzten horiek gogora ekartzeko. Frankistek eta haien oinordekoek eragindako zauria agerian uzteko. Egia osoa marrazteko.
![]()
2011-10-25
Ezkutuko biktimak argitara ekarri
Euskal Herria aro berri batean murgiltzen ari den garaiotan guztien ahotan daude azken hamarkadatan gatazka politikoarekin loturiko bortxakeriaren ondorioak. Alabaina, Estatuen biolentziaren ondorioak jasan dituzten milaka herritarrak ahanzturara kondenatzeko saiakera orokorra dago kontakizun nagusi eta ofizial bakarra ezartzeko saiakeraren pean.
![]()
2011-10-05
Frankismoari buruzko lana, "errelatoa egiteko dagoelako"
Aurtengo lan monografikoaren aurkezpena egin du gaur Euskal Memoria Fundazioak. Frankismoari buruzko azterketa sakona aurreratu du Iñaki Egaña liburuaren gidari eta idazleak, "Frankismoaren historia egiteko baitago". Errelato historikoa egiteko beharraz ari diren testuinguruan, "beste errelatoa", Euskal Herriak herri gisa egiteko duena, egitea ezinbestekoa da, orain arte itzalpera kondenatua izan baita.
![]()
2011-10-02
Amantalen ahotsa
Gerra hasi zeneko 75. urteurrena emakumeen begietatik kontatzen duen ikuskizuna, Amantala kultur elkarteak sustatuta. Emakumeen bizipenetan oinarritua, eta orduko protagonisten testigantzekin batera, gaur egungo artistak. Bertsoak, zuzeneko musika, kantuak, antzerkia eta dantza, atzoko eta gaurko emakumeak soka berean lotuta.
![]()
2011-09-05
Omenaldia Otsoportillon faxistek 1936an eraildakoei
1980. urteaz geroztik urtero bezala, Sakanako Fusilatuen Senideen Elkarteak eta Etxarri Aranazko udalak irailaren 4an Otsoportillon 1936ko altxamendu faxistan eraildakoei omenaldia egin zieten. Otsoportilloko leizean 200 pertsona inguru bota zituzten 36ko Gerran, horietarik batzuk bizirik.
![]()
2011-08-04
Euskal Memoria aldizkariaren 3. alea plazara
Babesleen eskuetan (edo horietara bidean, hainbat kasutan) dago jada Euskal Memoriaren aldizkariaren aurtengo lehen alea. Egitasmo honen sustatzaile kolektibo diren guztiak jaso dute iraganeko hariak gaurkoratzeko asmoa duen argitalpena, Euskal Memoriak dibulgazioari begira harturiko konpromisoetan beste pauso izan nahi duena. Memoriaren arrastoari hari anitzetik heldu dio Euskal Memoriaren 3. aleak, faxisten altxamenduaren 75. urteurrenaren testuinguruan argitaratutakoak: Haize Goikoetxeari elkarrizketa, Frankismoari buruzko erreportaia, tortura...
![]()
2011-07-16
"Memoria oinarri... Euskal Herri aurrerantz begira" Donostian militarren aurrean
Karmengo Amaren jaiarekin batera urtero espainiar Armada eta Lur Ejerzitoko militarrek desfilea egiten dute Donostiako portuan. Aurten, Herria kultur elkarteak deituta, memoriaren aldeko ekitaldiarekin aurre egin diote donostiarrek, besteak beste Euskal Memoriaren partehartzearekin. Iraganari so egin eta hura berrikusiz aurrera begira jartzeko, hain zuzen.
![]()
2011-07-17
Altxamenduaren 75. urteurrenean, oroimena eta justizia aldarri
1936ko uztailaren 18an Errepublikari leialtasuna zor zioten militarrek beren tropak honen kontra altxa zituzten, 36ko Gerraren hasieratzat hartua izan den gertakaria. Egun horretan bertan 3.000 pertsonatik gora hil zituzten Nafarroan. Egun eta urte horietan euskal herritarrek jasandakoa argitzeko eta “Altxamendu Nazional Loriatsuaren” arduradunek zein Frankismoa sustengatu zutenen inpunitatea amai dadin aldarrikatu dute egunotan memoria berreskuratzeko lanean direnen ahotsek.
![]()
2011-07-11
Gasteizko Legebiltzarrean “beste” biktimen ponentzia sortu dute
Martxoaren 31ean Eusko Legebiltzarrean onartu bezala, indarkeria politikoaren biktimei barkamena eskatzea aztertuko duen batzordea sortu du. Polizia indarren eta eskuin muturreko taldeen biktima izandakoen aitortza eta eragindako kaltearen erreparazioa izango dute aztergai uztailaren amaieran egingo duten bilkuran. Lau Haizetara Gogoan elkarteak ezadostasuna azaldu du, eta benetako "egiaren batzorde" bat aldarrikatu du, Estatuaren terrorismoaren biktima guztien errolda eskatu.
![]()
2011-07-07
Egiaren Batzordea aldarri Sanferminetan, 1978ko gertaerak gogoan
German Rodriguez LKIko kidea hil zutela 33 urte betetzen diren egunean egiaren batzorde bat osatzeko aldarrikapena eramango dute kalera Iruñeko peñek eta Amnistiaren aldeko mugimenduak.
![]()
2011-06-02
Frankistek Bizkaian eragindako errepresioa argitara
“Cárceles y campos de concentración en Bizkaia” (“Espetxeak eta kontzentrazio eremuak Bizkaian”) liburua argitaratu du Ascension Badiola Ariztimuñok (Txertoa), Bilbon indar frankistak sartu zirenetik eragindako errepresioaren inguruko kontakizun xehea eginez.
![]()
2011-05-05
1936ko gerra eta Frankismoko hobi komunak Euskal Herrian
Espainiako Gobernuak jakinarazitako datuen arabera, 1936 eta Frankismoko lehen urteetan hildako pertsonen gorpuzkinen 108 hobi komun daude gutxienez Hego Euskal Herrian. Hobi komunen mapa osatu eta sarean jarri du, kontsultarako.
![]()
2011-04-19
Moral bikoitza Donostian poliziaren bortxakeriaren aurrean
Joan den apirilaren 16an Donostiako Udalak Hiriko Urrezko Domina eskaini zion Jesus García Ripaldaren familiari. 1975ean hil zen Polizia frankistak tiroz, 23 urte zituela, Jon Paredes eta Anjel Otaegiren exekuzioen kontrako manifestazio batean. Honen familiak Odol Elorza alkatearen eskutik jaso zuen domina, Espainiako Justizia Ministerioak EMKko kide zen hildako gaztea “arrazoi politiko eta ideologikoen ondoriozko jazarpen eta bortxakeriaren ondorioz” hil zela ziurtatu ostean. “Demokraziak jazarpena edo biolentzia injustuki jasan zutenak ohoratzen ditu”, adierazi zuen Udalbatzak agiri batean.
![]()
2011-04-04
Dokumentazio Gunea, memoria berreskuratzeko tresna berria
Abian jarri zeneko konpromisoei pausoka helduz, Euskal Memoriak abian du jada Dokumentazio Gune Iraunkorraren egitasmoa. Azken 50 urteetako errepresioaren ondorioak abiapuntu, herriz herri jasotakoa antolatzen, digitalizatzen eta eskuragarri jartzen hasi gara. Webgune hau bertarako leiho izango duzue
![]()
2011-03-29
"Legazpi 1936" lana, oroitzeko eta omentzeko
Legazpin 1936ko gerran gertaturikoa ikertu eta zabaltzeko asmoz, Legazpi 1936 egitasmoa sortu zuen 2007an bertako Udalak. Euskal Memoria Fundazioak lagunduta eta ikerketa lana egin duen legazpiar taldeari zein herritar askoren ekarpenari esker, "Legazpi 1936" liburua plazaratu dute.
![]()
2010-12-02
"Gernikako seme-alabak", Euskal Memoriaren lehen lana
Babesleen etxeetara bidean da jada Euskal Memoriaren lehen lana, azken 50 urteetako errepresioaren ondorioen inoizko bilduma osatuena jasotzen duen “Gernikako seme-alabak”. Donostian aurkeztu du liburua Joxean Agirre idazle eta koordinatzaileak, Graxi Etxebehererekin batera.
![]()
2010-12-05
Durangoko Azoka "Gernikako seme-alabak" lanaren erakusleiho
Euskal Memoriako babesleen jada etxean dute (edo etxera bidean, kasu batzuetan) “Gernikako seme-alabak” azken 50 hamarkadetako errepresioaren ondorioen bilduma osatua. Durangoko Azokan erakusmahaia jarri du Euskal Memoriak, eta bertan liburua ikusgai dago, eta egitasmoari buruzko informazio guztia eskuragarri.
![]()
2011-02-07
Euskal Memoriaren aurkezpena Bilbon
Urtarrilaren 13an Bizkaiko Batzar Nagusiak Bilbon duen egoitzaren aretoan "Gernikako seme-alabak" liburuaren aurkezpena egin, egitasmo orokorra azaldu eta hurrengo hilabeteetako lana antolatu genuen bertaratutako guztiekin.
![]()