Bestelako biktimak argitara
Euskal Herria garai berri batean murgiltzen ari den garaiotan azken hamarkadetan gatazkarekin loturiko bortxakeriaren ondorioak guztien ahotan daude. Azken 50 urteetan Estatuen errepresioaren eta gatazkarekin loturiko egoeren ondorioz hildako 474 pertsonak ahanzturara kondenatu nahi dituzte, ordea.
![]()
"Remi herriaren taupada"
Villabona-Amasako Remi Gogoan Ekimenak osaturiko argitalpena, herritarra zuten Remi Ayestaranen omen eta oroimenez. Ertzaintzaren jazarpenaren ostean hil zen, bihotzekoak jota.
![]()
"Urbina urtarrilak 17"
Abiadura Handiko Trenaren kontrako mobilizazioak Urbinako obretarainoko bidea egin zuen 2009ko urtarrilaren 17an. Bertan Ertzaintzaren jazarpen gogorrak eragindakoaren kronika (atxilotuak eta zaurituak), lekukotasunekin eta komunikabideetan izan zuen islarekin osatua.
![]()
"XXI mendeko gerra zikina"
2008 eta 2009 artean hainbat euskal herritarrek jasandako bahiketa politikoen berri, datu eta testigantzaz osatuta. Mende honetako gerra zikinaren adierazleak.
![]()
"Ertzaintza, errepresiorako polizia"
2009an Amnistiaren Aldeko Mugimenduak osaturiko txostena, Ertzaintzaren bortizkeriaren datuak jasotzen ditu, kronologiaz osatuta.
![]()
"Errepresio balantzea 2009"
Urte horretan izandako atxiloketen, espetxeetako egoeraren, mobilizazioen kontrako erasoen, torturen, zaurituen... berri, artikuluz eta irudiz osatuta.
![]()