2011-09-20
Koldo Arriola, Ondarroako historiako atal ilunenetarikoa argitara
Imanol Oruemazabak Koldo Arriola ondarrutarraren erailketa aztertu du liburu honetan, gertakari horren testuinguru historiko, politiko eta soziala eskainiz. Sasoi hartako dokumentu ofizialak eta aldizkariak aztertu ditu horretarako, baina batez ere gertakarien protagonista izan zirenei eman die berba.
![]()
2011-03-16
"LEGAZPI 1936"
1936an Legazpin gertaturikoa argitzeko asmoz buruturiko ikerketa lanaren emaitza, Iñaki Iurrebasok koordinatutakoa. Legazpiko Udalaren ekimenez argitaratua, Euskal Memoriaren laguntzarekin. Gerran jasandakoa argitara ekarri eta jasan zuten haiek omentzeko saiakera.
![]()
2010-12-02
"Gernikako seme-alabak"
Euskal Memoriak 2010ean argitaratua, egitasmoa abian jarri denetik lehen lan monografikoa. Azken 50 urteetan errepresioak eragindako ondorioen bilduma osatuena.
![]()