"Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz, 25 urte deserritik itzulzen". Euskal Herriaren historia izan da eta da beren lan ildo nagusi. Eta Euskal Herriko egungo historiaren orririk beltzenetarikoa da errepresioa, zalantza gabe.
Haize Goikoetxearen aita, Mikel Goikoetxea "Txapela" GALek hil zuen 1984an. Josu Martinezek idatzi eta zuzendutako dokumentala Haizek bere aitaren oroimen eta arrastoaren bila hasitako bidearen lekuko da, "bide baten hasiera baino ez".
Duela 70 urtetik, San Cristobaleko gotorlekuaren hilerrian hamarka botila lurpean daude. Haien barrenean paperezko mezua daramate, bere sekretua erakusteko lurrazalera noiz aterako zain.